Archivo para euskara

ZARAMA: Berriz ere taula gainean!

Posted in Actualidad with tags , , , on 14 marzo 2009 by xa2lo

photo_h

Laurogeigarren hamarkadako euskal rock talderik garrantsitzuena, Zarama, berriz ere taula gainean ikusi ahal izango dugu. Santurtziko taldeak adierazi duenez bira berria egingo dute apiriletik aurrera Euskal Herriko hainbat antzokitatik. Zaramaren itzulera beti egon izan da denon ahotan baina, Last Tour International promotoraren bultzadari esker, Zarama berriz ere zuzenean ikusteko aukera izango dugu milaka euskaldun eta ez euskaldun, gazte eta ez hain gazte garenok. Honelako albisteak guztioi pozten gaitu, talde baten itzulerak (ikusi, Blur) eta are gehiago musika eta euskara uztartzen duten taldeenak.

Kontzertuak:

Kafe Antzokia. BERMEO. Apirilak 18. 22.00h

Kafe Antzokia. BILBAO. Apirilak 30. 22.00h

Lorenzo Goikoa Pabiloia. ATARRABIA/VILLAVA. Maiatzak 16

Jimmy Jazz. VITORIA-GASTEIZ. Maiatzak 22. 21.30h

Zarama Myspace